Euskara osasuntsu Zarauzko eta Zumaiako kaleetan

Soziolinguistika Klusterra hasi da 2016ko kale neurketaren berri ematen. Azken egunotan Zarauzko eta Zumaiako datuak plazaratu ditu.

Foto de 
 Euskara osasuntsu Zarauzko eta Zumaiako kaleetan

Euskararen kale erabilerak bost puntu egin du gora Zumaian azken bost urteotan, Soziolinguistika Klusterrak egin duen kale neurketaren arabera. Kalean entzundako  elkarrizketatik % 57,8izan dira euskaraz.  Duela bost urte ikusitako joerari eutsiz, 14 eta 25 urte arteko gazteak dira euskara gehien erabiltzen dutenak (% 79,7), eta goranzko joera nabarmenarekin aurreko inkestekin alderatuta (2006an % 64,9).

 

Zarautzen, berriz, eutsi egin zaizkie duela bost urteko datu onei.  Duela bost urte euskararen kaleko erabilera % 50ekoa izan zen eta egun % 50,5ekoa. Hauek izan dira adin taldekako datuak:  haurren artean, % 68,5 (2011) eta % 70,5 (2016), gazteen artean % 53,5 (2011) eta % 54,6 (2016). Helduen artean, % 41,8 (2011) eta % 41,7 (2016) eta azkenik adinekoen artean, % 37,9 (2011) eta % 37,3 (2016).

 

Datozen egunetan Gipuzkoako udal hauetako datuen berri emango du Soziolinguistika Klusterrak: Hondarribia, Oiartzun eta Errenteria