Euspot 2017ko edizioan partaide ugari, aniztasunaren alde

Publizitatea, sormena eta euskara uztartzen dituen Euskadiko erreferentziazko spot lehiaketaren seigarren edizioa martxan da.

Foto de 
 Euspot 2017ko edizioan partaide ugari, aniztasunaren alde

«Aniztasunak aberastu egiten gaitu» lelopean abiatu da aurtengo euskarazko spot lehiaketa. Gai nagusi hori aintzat hartuta, berdintasunaren eta gizarteratzearen alde esparru ezberdinetan lanean diharduten askotariko elkarteetako ordezkari askok babestu dute ikus-entzunezko sormen lehiaketa. Besteak beste; AFAGI, Banaiz Bagara, EHGAM, Jatorkin, EMAUS, Chrysallis, eta Gureak taldeko ordezkariak batu dira ekimen honetara.

Iaz arrakasta handia

2016ko lehiaketa arrakastatsua izan zen. Guztira 35 lan aurkeztu ziren, Euskal Herri osoko autoreek eginak, eta aurkeztutako lanen artean, 16-18 urte bitarteko nerabe eta gazteek eginiko 13 lan jaso zituen epaimahaiak. Gazteek Euspotekiko duten atxikimenduaren isla da, adibidez, 2016ko edizioan lau eguneko epean 2000 bototik gora eman zirela sarean lan gustukoenak aukeratzeko. Asmoa da euskarazko sormena bultzatzea. Lehiaketa irekia da eta edozeinek har dezake parte.

Aurten berrikuntzak

Aurtengo edizioa berrikuntza ugarirekin etorri da. Batetik, Euspotek webgune berria estreinatu du: http://www.euspot.eus/. Bestetik, gazteen saria BHklip saria izatera pasa da. Hain justu ere, Debagoieneko Arizmendi Ikastolak, orain arte BHklip lehiaketaren antolatzaile nagusiak bat egin baitu lehiaketarekin.