Ir al menú principal Ir al contenido principal

Subvenciones

Dirulaguntzak

Dirulaguntzak euskararen erabilera sozialaren esparruan

Euskararen erabilera soziala hedatu eta indartzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen dituen dirulaguntzak egoitza elektronikoan ikus daitezke.

Dirulaguntza bat eskatu nahi izanez gero, nahitaez egin behar da egoitza elektronikoaren bidez.

2023

Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak bost lerrotan banatuko ditu 2023ko dirulaguntzak. Eskaerak apirilaren 14tik aurrera aurkeztu behar dira, egoitza elektronikoan, maiatzaren 15era arte. Herri edo eskualde mailako euskarazko hedabideentzako dirulaguntzak aurtengo deialditik at daude, 2022tik 2024ra arteko indarraldia dutelako. 

2023an emango diren dirulaguntzak:

  1. Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak burutzeko dirulaguntzak, irabazteko asmorik gabeko entitate juridikoei ematekoak.
  2. Gipuzkoako udaletan, toki entitateetan eta tokiko garapen agentzietan euskararen erabilera soziala normalizatzeko tokiko planak.
  3. GFAn hizkuntza normalizazio praktikak egiteko bekak.
  4. GFAn itzulpen praktikak egiteko bekak.
  5. Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz sortu eta hedatzeko proiektuak.

 

Deialdia eta oinarri arautzaileak 2023ko apirilaren 13an argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta 4. lerroko akatsaren zuzenketa, 2023ko maiatzaren 3an. 1, 2, 3 eta 5. lerroetako eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da 2023ko apirilaren 14tik maiatzaren 15era arte, biak barne; eta 4. lerroko eskaerak, aldiz, maiatzaren 4tik ekainaren 5era arte, biak barne. Eskaera guztiak egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira. 
 

2022-2024 epealdian emango diren dirulaguntzak:

     6. Gogoan hartu behar da herri edo eskualde mailako euskarazko hedabideentzako dirulaguntza lerroa iaztik indarrean dagoela eta hiru urteko indarraldia duela (2022-2024).