Udaltop jardunaldirako dena prest

Partaidetza zabal batez hasiko da 2017ko edizioa, maiatzaren 11n, Lasarte-Oriako kultur etxean

-ren irudia
 Udaltop jardunaldirako dena prest

Euskaldunen aktibazioa izango da gai zentrala: Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzaren armairutik? Nola uztartu gizartearen aktibazioa eta hizkuntza ohituren aldaketa? Arlo teorikoko hitzaldiekin batera, euskal herrietan egindako esperientziak aztertuko dira, bi mahai inguru eztabaidatu, eta, azkenik, proposamen orokor bat zabalduko da aurtengo Udaltopen.

Antolatzaileak pozik dira jasotako erantzunarekin, 250 bat partaide izango baitira jardunaldietan, hizlari, udaletako euskara zerbitzuetako teknikari,arduradun politiko, irakasle eta hainbat esparrutako langileen artean.

Dena prest, beraz, Udaltopen 2017ko ediziorako. Giroa berotzen hasteko, antolatzaileek webgunean ipini dituzte ponentziak.