Zer egin behar dugu ezberdin eraginkorrago izateko?

Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiaren 2015-2019 Plan Estrategikoaren barruan, partaidetza prozesu bat zabaldu dugu gizarte eragileekin

-ren irudia
 Zer egin behar dugu ezberdin eraginkorrago izateko?

"Euskararen biziberritze prozesua bidegurutze batean dago eta, ekimen honekin, gizarte eragileekin lankidetzan hartu ditzakegun norabideak aztertu nahi ditugu". Markel Olano diputatu nagusiak hala aurkeztu du partaidetza prozesuaren beharra.

2016ko apiriletik ekainera, 50 bat eragileren arteko partaidetza prozesu honen bitartez Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiaren 2015-2019 Plan Estrategikoaren orientabideak aztertu nahi dira, eta bertan adostera iristen diren ikuspegiek 2017ko aurrekontuan eragina izango dute.

Prozesuaren lehen urrats gisa, Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiaren 2015-2019 Plan Estrategikoa argitaratzen dugu.