Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Abbadia saria

Anton Abbadia saria Gipuzkoako Foru Aldundiak sortua da 1996an, euskararen normalkuntzaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko.

Beste saririk bada euskararen inguruan, baina gehienetan alor berezietakoak dira edo jende adituentzat eginak.

Anton Abbadia sariak esparru zabalagoa hartu nahi du: euskararen erabilera arnasberritu, gizarteratu eta hedatzeko pertsona edo elkarte oinezkoen jardunaren aitorpen izan nahi du. Sariak giza alorrean egindako ahalegin isila onestea bilatuko du, eta urte luzetako sustrai sakonez etorkizunerako eredugarri izan daitezkeen jokabideak sustatzea.

Gainera, Anton Abbadiaren oroimena berrituz, sariak euskaltzaleen biltzar txiki bat ere izan nahi luke: urtero, euskalgintzan ari direnen harremanak sendotu eta gogoberritu nahi genituzke sari ematearen inguruan, giro hurbil, bero eta alaian.