Anton Abbadia saria 2015

Abbadia sariaren 2015eko edizioaren deialdia eta oinarriak argitaratu dira

-ren irudia
 Anton Abbadia saria 2015

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira Anton Abbadia sariaren 2015eko edizioaren oinarri arautzaileak.

Oinarrien arabera, euskaren gizarte erabilera babestu, sustatu edo hedatzeko kultur zereginetan nabarmendu diren erakunde, elkarte edo pertsona nahiz elkarteen aitorpena izan nahi du.

Sariaren ikurra euskal artista gazte batek egindako obra bat izango da. Saritua elkarte edo enpresa bat baldin bada, arte obraz gain 6.000 euroz hornituko da.

Saria jendaurreko ekintza batean emana izango da, abenduaren 2an, Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian. Hautagaiak aurkezteko epea 2015eko irailaren 18an amaituko da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1996ko azaroan sortu zuen Anton Abbadia saria, euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna jende aurrean aitortzeko eta saritzeko asmoz.

Ikus Anton Abbadia sariaren 2015eko edizioaren oinarriak:
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2015-06-16