Euskararen lehentasuna eta hizkuntza prebentzioaren ikuspegia Euskal Herriko marko juridikoetan: etorkizuneko erronkak. (MOOC ikastaroa)

Lurraldea eta hizkuntzaren arteko loturari heldu nahi zaio ikastaro honetan, ikuspegi juridiko eta ekolinguistikoan erreparatuz

-ren irudia
 Euskararen lehentasuna eta hizkuntza prebentzioaren ikuspegia Euskal Herriko marko juridikoetan: etorkizuneko erronkak. (MOOC ikastaroa)

Euskara, juridikoki, Euskal Herriko "berezko hizkuntza" gisa konfiguratu bada ere, bere estatus juridikoa askotarikoa izateaz gainera, oraindik orain oztopo juridikoekin aurkitzen da bere lurraldean lehentasunezko hizkuntza bihurtzeko.

Euskal Herrian ditugun legezko markoetan hizkuntza prebentzioaren ikuspegia nola garatu daitekeen/behar den landuko da ikastaroan: Nola garatu euskararen lehentasuna edota eragin linguistikoaren ebaluazioa gaur egungo legedian? Zein dira egungo marko juridikoak ezarri dituen mugak? eta nola gainditu?

Pertsonaltasun-printzipiotik lurraldetasun-printzipiora doan jauzi kualitatiboaz solastatuko gara, euskaldunen bizitoki geografikoek duten hauskortasun berezia babeste aldera. Euskararen arnasguneak babestea ez ezik, bihotz-gune ezinbesteko horiek zabaltzea ere helburu duten ekimenei aterki juridikoa emateko oinarriak inoiz baino beharrezkoago ditugulako.

 

Irakasleak

Helburuak

  • Euskara berezko hizkuntza duten lurraldeetan euskarari aitortu zaion erregimen juridikoaz hausnarketa egin.
  • Euskarari lehentasuna eskaintze aldera, muga juridikoak identifikatu eta horiez hausnartu.
  • Lege berriek ekar dezaketen aukerez hausnartu (Udal Legea EAE-n, Vascuenceren Lege aldaketa…)
  • Ekologiaren ikuspegia hizkuntzetara ekarri eta ingurumena zein naturguneak babesteko dauden printzipio eta teknika juridikoek hizkuntzak biziberritzeko eta arnasguneak babesteko izan dezaketen balizko aplikazioaz gogoeta egin.
  • Marko juridikoaren balizko aldaketa batek eskain ditzakeen aukerei buruzko hurbilpena egin (Iparraldeko antolakuntza berriak, estatus politikoaren aldakuntzak…).

Edukiak

1. Sarrera, gaia kokatzea.

  • Helburuak: MOOC ikastaroari sarrera, helburuak eta funtzionamendua azaltzea.

2. Euskararen estatus juridikoa euskararen herrietan: ofizialtasun bikoitza, berezko hizkuntza, hizkuntza plangintzaren helburua

  • Helburuak: euskarak dituen estatus juridikoen gaineko hausnarketa

3. Euskara lehentasunezko hizkuntza

  • Helburua: euskara lehentasunezko hizkuntza bihurtzeko dauden muga juridikoak identifikatu

4. Ingurumenaren eta naturguneen babeserako teknika juridikoak hizkuntzen eta arnasguneen babeserako.

  • Helburua: Hizkuntza-ekologia eta ingurumen zuzenbidea hizkuntzen bizikidetzarako, euskararen biziberritzerako eta arnasguneen babeserako aplikagarriak izan daitezkeen aztertu.

Metodologia

Ikastaro teoriko-praktikoa izango da. Irakurtzeko testuak eta ikus-entzunezko edukiak erabiliko dira gaiak kokatzeko eta ariketek edukiak barneratzen lagunduko dute.

MOOC ikastaroen formatua jarraituz, ikastaro hau guztiz on line emango da Asmoz Fundazioaren ikasgela birtualaren bidez.

Epeak eta informazio osgarria

  • Hasiera-data: 2015(e)ko urriaren 26a
  • Amaiera-data: 2015(e)ko azaroaren 22a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-23:59
  • Izaera: Online
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu 

Matrikulaziorako argibideak

Izen ematea Asmoz Fundazioaren web gunetik egin behar da