Hizkuntza bizikidetzaren oinarriak: askatasuna, berdintasuna, justizia
Kargua hartu zuenetik lehen elkarrizketa eman du Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari Mikel Irizarrek
- 1
Tokikom toki hedabideen bateraguneari eskaini dio lehen elkarrizketa Mikel Irizarrek (@mirizarberdin), Gipuzkoako Foru Aldundiko bere bulegoan. Aldundiaren hizkuntza politikaz, hausnarketa hau egiten du: «Etxe honetan badago ardatz bat hizkuntzaren gaian oso atzetik datorrena eta eten handirik izan ez duena. Lehenago egon diren euskara zuzendariek ere metatu dute aurrekoek egindakoa. Ñabardurekin, erritmo ezberdinekin, hobekuntzekin… baina koherentzia batekin. (...) Eta ez nator lehendik ondo egindako ezer apurtzera.»
Datozen lau urteetan, hizkuntza bizikidetza bultzatu beharra ikusten du, hiru ardatz oinarri hartuta: askatasuna, berdintasuna eta justizia.
Elkarrizketaren bideoa zabaltzearekin batera, Lasarte-Oriako Txintxarri aldizkariak Mikel Irizarren elkarrizketaren testua osorik argitaratu du.