KontratuZain 30 udalerritan!

Hogeita hamar udalerrik izena eman dute KontratuZain aplikazioa erabiltzeko. Aukera paregabea da, udalerrien arteko elkarlanean, kontratazio publikoen gaiari heltzeko.

-ren irudia
 KontratuZain 30 udalerritan!

Udaletako erabilera-planetan kontratazio publikoaren alorra, normalizatu beharreko eremu bat da, eremu estrategikoa gainera, euskalduntzearena izan den bezalaxe. Hortaz,KontratuZainek gaiari modu sistematikoan eta ordenatuan heltzeko aukera eskaintzen digu, datuak eta informazioa uneoro eskura izateko aukera, gure esku-hartzeak nondik bideratu zehazten lagunduko digun informazioa, gainera.

Hogeita hamar udalerrik jarraipenerako aplikazio hori erabiltzea ez da makala! Hogeita hamar udalerrik batera aplikazioa erabiltzea aukera paregabea da, udalerrien arteko elkarlanean, kontratazio publikoaren gaiari eta ondorioz, lan-munduari astindu bat emateko eta euskarak espazio berriak irabazten jarrai dezan.

 

Beste udalerriren batean ere, erabili nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.