Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Euskararen erabilera Gipuzkoako Foru Aldundian

Administrazioaren hizkuntza normalizazioaren alorrean Euskara Zuzendaritza Nagusiaren helburua da euskara izatea Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu eta lan hizkuntza.

Alor honetan, herri-administrazio guztiek bete behar dituzten eginkizun nagusiak 1997ko apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak biltzen ditu, EAEko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak hain zuzen.

Aldundiaren esparruan, Diputatuen Kontseiluak 2014ko abenduaren 22an hartutako erabakia dugu, Euskararen erabilera normalizatzeko plana onartzen duena Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bere organismo autonomoen jarduera esparruan 2013-2017 aldirako. Bost urtetan Aldundiaren hizkuntza politikaren oinarria izango da onartutako plana. Aldundiaren jarduera esparru publiko guztiei eragingo die, eta baita barneko alderdiei ere (lanpostuen hizkuntza eskakizunak, atal euskarazko eta elebidunak, eta abar).

Erabakiak oinarri hauek ditu:

  • Aldundiak lehentasunez erabiliko du euskara. Horren bidez herritarren hizkuntza aukeraren berdintasuna bermatu nahi ditu Aldundiak, eta hizkuntza ahularen aldeko jokabide positiboko neurriak ematea du helburu, Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren 7.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
  • Euskaldunei euskararen erabilera erraztuko die Aldundiak. Aldundiaren zerbitzuak euskaraz erabiltzeko eragozpenak eta trabak kenduko dira, zerbitzu guztiak euskaraz eman daitezen normaltasunez.
  • Prebentzioaren ikuspegia barneratu da, Aldundiaren lan esparru eta molde guztietan, euskararen egoera sozialari kalterik ez egiteko. Erakundearen politikak eta neurriak ezarri aurretik, jarduerak diseinatzen diren unean bertan, hizkuntzaren kudeaketaren aurreikuspena landuko da eta eragin linguistikoaren ebaluazioa egingo da.
  • Euskararen ofizialtasunak herritarron hizkuntza eskubideak bermatu behar ditu, unibertsaltasun printzipioan oinarrituta, harreman parekideak lortzeko eta gizarte kohesioari laguntzeko.
  • Euskararen ofizialtasuna garatzen du planak eta euskararen erabileraren aldeko lege-arauak aplikatzen ditu.
  • Eraginkortasuna bilatzen dugu. Etengabeko hobekuntza eta ebaluazio plana tresnak ezarri dira.

Oinarrizko xedapen horien osagarri, Gipuzkoako Foru Aldundiko langileek euskara ikastaroetarako joateko baldintzak arautzen dituen erabakia ere onartu du Aldundiak.

Argibide gehiago

Euskararen erabilera normalizatzeko plana Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bere organismo autonomoen jarduera esparruan 2013-2017 aldirako

Nabigatzailean ikusi [html]

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 249. zk., 2014ko abenduak 31

Erabakia bi hizkuntzetan [pdf]

PDF formatuan, bi hizkuntzetan