Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Hausnarketa estrategikoa

Zer egin behar dugu ezberdin eraginkorrago izateko?

 

 

Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak 2015-2019 aldirako Plan Estrategikoa landu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kudeaketa Plan Estrategikoak ezarritako ikuspegi orokorraren barruan.

Jakina denez, Aldundiak Gipuzkoa ezberdintasun ahalik eta txikienak dituen lurraldea izatearen alde egin du, ekomia, gizarte eta genero ikuspegitik bezala, hizkuntzaren esparruan ere. Horrela, ideia honi jarraituz eta hizkuntzen arteko oreka handiago bat lortzeko bidean, Aldundiaren jardunean euskarak izango du lehentasuna, eta helburu hori bera sustatuko du lurraldeko beste eragileengan.

Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiaren 2015-2019 Plan Estrategikoaren arabera, udalekin, hizkuntza sektorearekin eta lurraldeko eragile nagusiekin zubiak sendotzen ahaleginduo da Aldundia.

Besteak beste, partaidetza prozesu zabal baten bitartez bideratuko da erakundearen eta gizarte eragileen arteko harremana.

 

Jaso ezazu hemen Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiaren 2015-2019 Plan Estrategikoa

Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiaren 2015-2019 Plan Estrategikoa