Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Udal hauekin euskaraz

GFArekin harremanak euskaraz nahi dituzten erakundeak

Eguneratuta: 2017-04-07


Gipuzkoako Foru Aldundiaren helburuetako bat  da euskara eta gaztelania berdintasun printzipioaren arabera erabiltzea, bai lan egiteko, bai herritarrei zerbitzua emateko.

Horren harira, bereziki zaindu behar ditugu berariaz harremana hizkuntza ofizial batean izan nahi dutela adierazten duten herritar edo herri administrazioekiko harremanak, ahozkoak zein idatzizkoak.

Gogoan izan behar dugu Diputatuen Kontseiluak 2014ko abenduaren 22an hartutako Erabakia, Euskararen erabilera normalizatzeko plana onartzen duena Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bere organismo autonomoen jarduera esparruan 2013-2017:

«Aldundiarekin harremana euskaraz izan nahi dutela berariaz adierazten duten herri administrazioekiko edo haien atalekiko harremanetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak bidaltzen dituen idatziak euskaraz sortu eta bideratu behar dira» (4.1 artikulua).

Beraz, nahitaezkoa da euskaraz izatea idatzizko harremanak hala eskatu diguten udalekin. Alegia, udal hauetara euskaraz sortu eta bideratu behar dira dokumentu guztiak.

Oharra
Orri honetara ezin izango duzu iritsi webgune honetako menuen bitartez. Beraz, hona berriro etorri nahi baduzu, hobe duzu helbidea (http://www.gipuzkoaeuskara.eus/udalakeuskaraz gordetzea.
 

Udalen zerrenda

  1. Aduna
  2. Aizarnazabal
  3. Alegia
  4. Altzaga
  5. Altzo
  6. Amezketa
  7. Anoeta
  8. Antzuola
  9. Arama
  10. Arrasate
  11. Ataun
  12. Azpeitia
  13. Baliarrain
  14. Beasain
  15. Beizama
  16. Berastegi
  17. Bergara
  18. Deba
  19. Elgeta
  20. Errezil
  21. Ezkio-Itsaso
  22. Gaintza
  23. Gaztelu
  24. Getaria
  25. Hernani
  26. Ikaztegieta
  27. Itsasondo
  28. Irura
  29. Leaburu-Txarama
  30. Legorreta
  31. Lizartza
  32. Mendaro
  33. Mutriku
  34. Oiartzun
  35. Oñati
  36. Orendain
  37. Orexa
  38. Orio
  39. Segura
  40. Tolosa
  41. Udal Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA)
  42. Urola Kostako Udal Elkartea
  43. Usurbil
  44. Zaldibia
  45. Zarautz
  46. Zerain
  47. Zestoa
  48. Zumaia