Gure itzulpen unitate guztiak eskuragarri

Gipuzkoako Foru Aldundiak landutako itzulpen memoriak eskuragarri eskaintzen ditugu, Gipuzkoa Irekia atarian. 

Gure itzulpenen datu basetik ateratako itzulpen memoriak dira, gai jakin hauen araberako 11 fitxategitan: administrazioa; ekonomia eta enpresa; gizarte gaiak; ingurumena; kirolak; kultura; lurralde antolaketa; nekazaritza; politika; urak; zergak eta ogasuna.

Fitxategien bertsioa 15 egunez behin eguneratzen da, eta urtez urteko fitxategiak gordetzen joango dira Gipuzkoa Irekia atarian.

Fitxategiak TMX formatu estandarrean (Translation Memory eXchange) daude, itzulpen laguntzarako tresna gehienek onartzen dutena. Hizkuntzen norabidea, oraingoz, gaztelania (ES jatorrizko hizkuntza) > euskara (EU xede hizkuntza) da.

Garrantzizko oharrak:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du erantzunik hartzen itzulpenen datu baseko datuen erabileratik, edota bertatik eskuratutako datuetatik, erator daitezkeen kalteen gainean. Datuak eskuratzen dituenak, bere gain eta galorde erabiltzen ahal ditu.
  • Nolanahi den ere, datu pribatuak kendu egin dira itzulpen segmentuetatik.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du laguntza teknikorik ematen, itzulpenen memorien erabileran sor daitezkeen arazoen inguruan.